Antzerkia

Deskripzioa

Pierre eta Cecil hainbat urteren ondoren elkartzen diren bi lagun zahar dira. Elkarren arteko solasaldia, oroitzapenekin eta gogoetekin tartekatua, sekula iritsiko ez den egile misteriotsu baten itxaronaldiak zeharkatzen du. Edo, agian, hasieratik egon da bertan?

Ignacio García Mayren lan enigmatikoenetako bat da Esencia, errealitatea zabuka eta lausoturik duen pertzepzioen labirintoa. Gogoetarako eta gure ziurtasunak zalantzan jartzeko gonbita, inguruan dugun errealitatearen behaketa. Esencia erreala denaren existentziarik eza da.

Fitxa artistikoa: 

  • Testua: Ignacio García May
  • Zuzendaritza: Eduardo Vasco
  • Antzezleak: Juan Echanove, Joaquín Climent
  • Eszenografia: Carolina González
  • Jantziak: Lorenzo Caprile
  • Argiztapena: Miguel Ángel Camacho
  • Koprodukzioa: Teatro Español, Entrecajas Producciones Teatrales

Source Link