Deskripzioa

Ospakizun oso berezi batek Arriaga Antzokira eramango du, berriz, Gontzal Mendibil.

Kontzertu honetan, abeslari arratiarrak 50 urteko ibilbidean sortutako abestiak entzuteko aukera izango da, dagoeneko herri-ondarearen barruan dauden abestiak: Bagare, Laster, Kapitalismoak, Herria maitatzeko, Ez bedi galdu euskera, Memorian, Merezi ote, Ama Gorbeia... eta berriago beste batzuk. Gainera, gogoratu behar da, mende erdi honetan hainbat musikal sortu eta ekoitzi dituela Gontzal Mendibilek: Iparragirre, Olentzaro, Gandiaga, Arrupe, Gau Magikoa, Hazia...

Gorbeiako haizeak musika onez jantzitako abestiak eramango ditu Bilbora, Easo Abesbatzaren eta musikari handien parte-hartzearekin.

Fitxa artistikoa: 

  • Ahotsa eta gitarra: Gontzal Mendibil
  • Abesbatza: Easo Abesbatza
  • Zuzendaria: Gorka Miranda
  • Ahotsak: Marifé Nogales, Ainhoa Tabuyo
  • Pianoa: Jose Luis Canal
  • Biolina: Marina Barredo
  • Gitarra eta buzukia: Angel Unzu
  • Gitarra eta mandolina: Alberto Rodríguez
  • Akordeoia: Iñaki Diéguez
  • Baxua: Rober Caballero
  • Bateria: Blas Fernández

Source Link