Deskripzioa

Irakurketa-kluba, migrazio-esperientzia bat bizi izan duten eta irakurketa hauei buruzko gogoetak partekatu nahi dituzten gazteentzat: Rocío Quillahuamanen "Marrón", GabrielaWienerren "Huaco Retrato" eta Silvia Agüeroren "Mi feminismo es gitano".

Irakurketa Klubeko bideratzailea Rosario Schmidt Lizarde izango da, filologoa, taldeen bideratzailea eta migrazioan eta identitatean aditua.

"Huaco Retrato", Gabriela Wiener

Gabriela Wiener idazle perutarraren eleberri autofikzionala. Bere herenaitona esploratzaileari buruzko erakusketa bat bisitatu zuen Parisko museo batean, eta bisita horrek arbasoaren historia eta haren ondare problematikoa argitzera eramango du. Huakoak Peruko kulturetako kolonaurreko zeramikazko piezak dira.

Izena emateko datak
  • Noiztik: 2025/09/29 11:00 Noiz arte: 2026/03/16 00:00

Doako jarduera.

Elkarrekin Bizitzen Ikasi egitasmoaren baitako jarduera.

Source Link