Deskripzioa

Beste urte batez, Haize-arrosako kideek indartsu joango dira JImmy Jazz aretora, oraingoan ere kartografia musikal berezi bat eskainiz: haize-arrosa, soinuaren itsaso zabalean ez galtzeko iparrorratza. Sinbolo horren bitartez, abesti bakoitzaren nortasuna arakatzen dute.

Eskarmentu handiko musikariek osatutako taldea 2022. urtean sortu zen Bizkaian. Emakumearen figura omentzea dute ardatz, eta emakumea da errepertorioaren protagonista nagusia. Haien kantuek historian zehar –eta gaur egun ere– gaitzetsi, aldarrikatu eta abestu izan duten emakumeen ahotsak dakartzate oihartzun.

Taldeak folk-rocka, folk-popa, flamenkoa, folk elektronikoa, world-fusioa, musika mexikarra eta a capella estiloak uztartzen ditu bere proposamenean.

Gaur egun, 2025eko abenduan argitaratuko duten bigarren diskoa prestatzen ari dira, gogoz eta dedikazioz.

Gainera, Galizako FALTRIQUEIRA taldea ere arituko da.
 
 

Source Link