La Oreja de Van Gogh taldeak maiatzaren 9an ekingo dio itzulerako birari, BECen. La Oreja de Van Gogh taldeak Amaia Montero jatorrizko abeslaria atzera taldera ekarriko duen biraren lehen datak iragarri ditu gaur, ostiralarekin. Lehen kontzertua maiatzaren 9an izango da Barakaldon, BEC!en.
Taldeak klasikoz beteta egongo diren kontzertuak agindu ditu: "Cuídate", "La Playa", "Puedes contar conmigo", "Rosas", "Enero 20"... Eta emanaldiotarako sarrerak astelehenean, urriak 20, jarriko dituzte salgai; ohiko tiketen prezioa 45 eta 72 euro artekoa izango da (gehi "banaketa gastuak"), eta VIP paketeena 110 eta 290 artekoa.
Barakaldon hasi ondoren, Tantas Cosas que Contar bira Donostiara (Illunbe, uztailak 31) eta Iruñera (Nafarroa Arena, azaroak 20) iritsiko da.
Source Link