"Alborosie da, dudarik gabe, nazioarteko reggae erreferentzia! "Destiny" diskoa atera eta bi urtera, Pupa Albo opus berri batekin itzuliko da aurten.
Alborosie artista ultra emankorra da, 1993tik reggae roots mundua astintzen duena. Roots, rub-a-dub, raggamuffin, dancehall eta dub guztiak reggaearen parte dira, eta inork ez ditu estilo horiek berak adina erreberentzia, poz eta dinamismoz besarkatzen.
Betidanik inguruan izan dituen eta gaur egun "Shengen Clan" osatzen duten musikari apartak izango ditu lagun."
Source Link