Deskripzioa

Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektua da Janus Lester. Entsegu lokaletik milaka jenderen aurrean jotzera pasatu zen Janus Lester 2022an, plazaratu zuen lehen diskoarekin. Euskal Herrian ez ezik, Espainian eta Finlandian ere izan zen eta bizipen horiek sortutako senitmenduak baliatu nahi izan zituen sorkuntzarako. Horrela sortu zen bigarren diskoa. Emozioen barruan, alde ilunak eta alde argiak aipatzen ditu Pinatxok: “Kontzertu batek momentu argi asko ematen dizkizu, baina, ondoren, badaude kontrakoak ere. Hainbeste jenderen aurrean egotetik bakarrik egotera pasatzean, kontraste handia da hori”. Emozioak, kanten sormena eta nola hasi euskal musika unibertsoan izango ditu hizpide tailer honetan.

JANUS LESTER

Jokin Pinatxo beratarrak, Azken Trena taldeko partaide izan zenak, musikan jarraitzeko grinarekin sortu zuen Janus Lester. Taldearen lehenbiziko lan luzea 2022an plazaratu zuten, “Ez gaitzala loak harrapatu” izenarekin. Ondoren atera zuten “Janus Lester Zuzenean” zuzeneko diskoa, eta 2024an estudioko bigarrena: “Lore”.

Source Link